XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gauza ziurra da, goian Orixeren testuan ikusi den bezala, Pedro Leturiaren laguntzaz ikasi zuela Filosofia osoa, dena belarriz.
Ez al da fenomeno baten lana, entzumenari esker soilki, azterketak gainditu ahal izatea bakarrik?
Nik ez dakit Estefania argia, Orixeren kasuan jarri eta, nola aterako zen froga horretatik.
Agian, orexarra baino airosoago.
Dena dela, ni bederen, Orixeren oroimen indartsuak benetan txunditua uzten nau.
Maisutzan sei urte (1914-1919) egin eta gero, Teologiako lehen urteari ekin zion 1920an, 32 urterekin eta A. Bianchi Errektore zela.
Guztira, urte honetan 40 teologo-ikasle zeuden Oña-n.
Lehen urtean, 9 lagun zehazki.
J. M. Estefaniak Teologiako bigarren urteari ekin zion Orixe lenengoarekin hasi zenean.
Hau izango da leku berean egiten duten azken ikasturtea (1920-1921).
Sei urteren buruan berriro elkarrengana jotzen dute, J. M. Estefania Urduñatik etorria eta Orixe, berriz, Xabiertik.
Honen etorrerak, euskarari dagokionez, ekarri zuen berritasunik Oña-ko ikesketen plangintzan.
Eta da euskal akademiako prefektu izendatu zutela, lehen izendapena jesuiten artean Sortu da euskal akademia; berorren bizi-indarrak eta dinamikak urraraziko ditu gero muga eta baldintza horiek. Izan ere, norbaitek idatzi beharko zuen, bada, Deya -n! Arau horiek ezarriz ordea, bere burua zuritutzat ematen zuten Agintariek eta hor konpon gero, nolako euskara ikasten zuten gazteek! Hori beren gain geldituko zen eta batez ere Akademiaren buru izendatzen zutenaren gain. Eta badakizue nor izendatu zuten, Orixe, lehen nazionalista zelako salakuntza sartu ziotena
(Ibid., 111 or.).
Orain ikasi dut, Altunarena irakurrita, zergatik hartaratu zuten Nagusiek.
Honela kontatzen du: Badakizue, lehen esan baitut, nolako notak atera zituen Filosofiako hiru ikasturteen amaierako De universa Philosophia zeritzan azterketan: bi